martes, 28 de abril de 2015

Emakumeen Kontseilua emakumez osatuta egoteko eskatu dute



 Berdintasuna bermatu arte kontseilua emakumeek osatu behar dutela adierazi dute ordezkariek. (Argazkia: Ane Urrutikoetxea)¡



Emakumeen Kontseilua emakumez osatuta egoteko eskatu dute

PPk, PSE-EEk eta EAJk kontseiluan gizonak sartzea ahalbidetuko dutela salatu dute.



Berdintasuna bermatu arte kontseilua emakumeek osatu behar dutela adierazi dute ordezkariek. (Argazkia: Ane Urrutikoetxea)
Emakumeen Kontseilua emakumez osatuta jarraitzeko eskatu dute gaur bertako kideek, udalean egindako agerraldian. Hain zuzen ere, EAJk, PPk eta PSE-EEk kontseiluan gizonek parte hartzeko aukera onartuko dutela salatu dute; osteguneko udalbatzan eztabaidatuko dute gaia.
Kontseiluko kide Eugenia Pardoren esanetan, oposizioko alderdiek udalbatzan duten gehiengoa erabiliko dute ordenantza aldatzeko, eta horrek kontsailua desagertaraztea ekarriko du: “Ahoa betetzen zaie parekidetasunaz hitz eginez, baina emakumeen egoera sozial, ekonomiko eta kulturalak gizonezkoen parekoak izan arte, emakumeok biltzen jarraitzeko eskubidea dugu”.
Gaur egun kontseiluan 21 elkarte ordezkatuta daude, hiru sindikatu eta 11 norbanakorekin batera. Oposizioko alderdi politikoek ere ordezkaapenak dituzte, baina Pardoren araberam, ez dira inoiz azaldu: “Alderdi guztietako ordezkariekin jarri gara harremanetan, eta berdintasun planak aurkezteko eskatu diegu, baina ez dugu erantzunik jaso. Kontseiluan ordezkaritzak dituzte, eta hilero biltzen garen arren, bertara ez da inoiz inor azaltzen, ez gizon, ez emakume”.
Kontseilua 1997an sortu zen, eta 2008an onartu zituzten azken berrikuntzak. Dena den, oraindik emakumeen egoera hobetzeko asko duela nabarmendu du Pardok: “Lotsagarria da alderdi horien proposamena berdintasunaren izenean joatea, gaur egun, zoritxarrez, datu ofizialek argi uzten dutelako emakumeen indarkeria ez dela desagertu”.
Kontseiluko kideak osteguneko udalbatzan agertuko dira, beren eskaera defendatzeko. Sinatzaileen artean daude Plazandreok, Asade, Medeak, Bilgune Feminista, Arrats, Intxaurrondo Berri, Lagunak, Lilaton, Asociacion de Mujeres Separadas, Farapi, Dandai, Calcuta Ondoan, La Liga de La Leche, Erne sindikatua, Gehitu eta Mujer y Ciudad Foroa.

No hay comentarios: