jueves, 21 de mayo de 2015












ZAINTZAREN INGURUKO JARDUNALDIETAN PARTE HARTZEKO GONBIDAPENA



Kaixo:

Zumaiako Udalak eta  Zumaiako Berdintasun  Foroak gonbidatu nahi zaituzte zaintzaren inguruan antolatutako jardunaldietara Bertaratzen zaretenok jasoko dituzue Isabel Otxoak eta ASADE elkarteak planteatuko dituzten hausnarketak, ideiak eta pentsatzeko eta ekintzarako estrategiak, emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde.


Horregatik guztiagatik, Udalak, hain zuzen, Berdintasun Sailak eta Berdintasun Foroak,  maiatzaren 28an eta 29an, Brankan, arratsaldeko 18:00etan egingo diren saioetara gonbidatu nahi zaituzte.

·         Maiatzak 28: zaintza lanei buruzko azterketa teorikoa. Isabel Otxoa: EHUko irakaslea eta Bizkaiko etxeko langileen elkarteko kidea (euskaraz).
·         Maiatzak 29: TAILERRA:  ZAINDU ZEURE BURUA.  Zaintzaren ondorioak, genero ikuspegitik. Eukene  Pardo Carasa. ASADE elkartea, GUNEAko kidea eta Donostiako Udaleko berdintasunerako emakumeen kontseiluko kidea (gaztelaniaz).

Emakumeek zaintzaile izateagatik bere bizitzetan bere gain hartzen dituzten kostuak oso handiak dira, osasun ikuspegitik, bizi kalitatearen ikuspegitik, garapen profesional eta lanaren ikuspegitik, harreman sozialen ikuspegitik, baliabide ekonomikoen ikuspegitik, eta berezko denboraren ikuspegitik.


Etorriko zarelakoan,
               
               
        ZUMAIAKO BERDINTASUN FOROA                                                         

                                             Zumaian, 2015eko maiatzaren 12an

No hay comentarios: