martes, 28 de octubre de 2014



ETXEKO  LANGILE  ETA  MENPEKOTASUN  EGOERAN  DAUDEN  PERTSONEN EMAKUME  ZAINTZAILE  EZ  PROFESIONALENTZAT  TAILERRAK - 2014

Helburuak:

Etxeko langile eta dependentzia egoeran dauden pertsonen emakume zaintzaileekin kontzientziazioa eta hausnarketa bultzatu, beren lan-baldintzak eta pertsonalak berdintasunean bermatzeko eta beren lana emakume guztientzako (bertakoak nahiz eta migratzaileak) eskubide berdinekin jardun ahal izateko.

Langileak eta migratzaileak diren heinean emakume hauen egoera eta baldintzen inguruan hausnartu, zaintza globalen sareekin loturak eginez.

1- EMAKUME ZAINTZAILEAK: GENERO BERDINTASUNEA KONTRAESANA
2- ZAINTZAREN GENERO BERDINTASUN IKUSPEGITIK
3- ZAINTZA KATE GLOBALAK

Gaiak:
- Lan eskubideak, hitzarmenak, gizarte-segurantza, lan-kontratuak, formakuntza.
- Zaintza lanen kate globalak (espainiar Estatuan nahiz emakume migratzaileen jatorrizko herrialdeetan zeintzuk aritzen diren zaintza lanetan, zergatik, etabar).

Metodologia eta partaideak:
HIRU TAILER izango dira, DOHAKOAK, dinamikoak, parte-hartzaileak eta formakuntzari begirakoak. Tailerretako abiapuntua lan hauetan aritzen diren emakumeen esperientziak eta errealitateak izango dira. Tailer hauek Donostiako Emakumeen Etxean izango dira eta alor laboraleko eta berdintasun gaietan adituek emango dituzte.

Talde bakoitzean gutxienez 15 emakumek izena eman beharko dute, eta horietan parte-hartzeko konpromisoa hartu.

Harremanetarako:

ANIMATU ETA PARTE HARTU, ZAIN GAITUZUE!

No hay comentarios: